XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gañera berarrek erakutsi digu zer bidez gure ta besteen buruak aberastu.

Arrek erakutsia egittea naikoa degu, ba, iturri oiek beti jarioan egoteko ta nai ainbat aberasgai beroietatik bakoitzak artzeko.

Etxe ontako seme alaba guziak ba-degu naiko aberastasun guziak ornitzeko.

Aberats aundia bada bat, au da, santu aundia baldin ba'da ta irabazi geiegizkoak ba'dittu arentzat, Eleizaren kutxara dijoaz bere geiegizkoak eta nola ainbat bai dira eleizaren umetan berentzat bearr duten baño askoz geiago irabazten dutenak, oien irabazietaz beste guziok aberastutzen gera.

Eta Eleizak beti naikoa ba-du esku zabalez guziori ugari emateko.

Ezta ori bakarrik.

Guk gerok aberastu dezazkegu besteak, atera dezazkegu beren zorretatik, aien ordez guk Jaunari ordainduz.

Siñisgai pozgarria

Zuk Jaunari egindako agurraldi edo adoraldi ta otoitz edo eskeintza edozeñek nai ta nai ez Jaunaren biotza ikutzen edo ukitzen du.

Jaunak bereala bere bi eskuak zabaltzen dittu zu onetsitzeko zuri bedeinkatzeko ta zuk eskatua emateko.

Zure agurraldi orrek poztutzen du zerua, garbitzen du zure burua utsegin txikietatik, eta zure eske arrek idikitzen dittu batentzat zeruko atariak, Garbittokiko galdak itzaliz; edo baitta ere lurraren azkeneko baztarrean zegoan baten animaren zorrak barkatu dittu, bere anima garbittu du.

Au guzia esan nai du santuen komunio edo Alkartasunak.

Gure Jauna artzeak, Meza entzuteak edo beste eginkizun on edozeiñek ba-du indarra zeruraño iritxirik an atsegin eta poza berriz sortzeko; pozaldi orren ondotik Garbitokia alaittasunez betetzeko zerutik dakarren Jaunaren barkazioak eta oraindik lurreraño jetxirik gure edo bearrean dagoan edozeiñen animaren zorrak ateratzeko.

Kristau guzien artekoa da alkartasun ori?

Bai, kristau guzien artekoa da berez.

Baño batzuek gelditzen dira aberastasun oiek irabazteko biderik gabe.